ONDARROA
ONDARROA
Kantauri Itsasoko arrain-porturik garrantzitsuena da lehorreratutako harrapaketa kopuruari begiratzen badiogu.
Kantauri Itsasoko alturako arrantza freskoko base portu nagusia da, eta EAEko baxurako lehorreratutako harrapaketa bolumen handia du.
Salerositako espezie nagusiak:
Alturakoak: Legatza, berdela, bakalada, itsas aingira, txitxarro beltza, zapoa, oilar handia, paneka.
Baxurakoak: Berdela, txitxarroa, hegaluzea, sardina, antxoa.
BERMEO
Arrantza portu berezia. Hango artisau-ontzidiak zenbait espezie harrapatzen ditu, kanpainaren arabera, hegaluzea eta berdela.
Espezierik garrantzitsuenak: Hegaluzea, berdela.
BERMEO
Gipuzkoa
PASAIA
PASAIA
Gipuzkoako Arrain eta Itsaski Handizkarien Elkarteko egoitza portua da. Haren kokapen pribilegiatuari eta sarbideak Frantziako mugatik hurbil izateari esker, komertzializazio-eremu garrantzitsua da portu hau. Portuan lehorreratutako flota zein beste herrialde batzuetatik etorritako arrainak biltzen ditu.
Bazkidetutako enpresetako batek portuan eta MerkaOiartzun arrainak banatzeko zentroak garatzen du bere merkataritza-jarduera.
GETARIA
Ondarroa eta Pasaia artean kokatuta dagoen kostaldeko portu oso polita da. Euskal itsasertzean, baxurako arrantzan garrantzirik handieneko portuetako bat da.
Kanpainako arrain urdinak harrapatzen ditu: berdela, hegaluzea eta antxoa nagusiki.
GETARIA
HONDARRIBIA
HONDARRIBIA
Pasaia eta Frantziako mugaren artean kokatuta dagoen kostaldeko portu polita da.
Flotak arrantza-sistema tradizionala erabiltzen du, eta kanpainako arrain urdinak harrapatzen ditu: berdela, hegaluzea eta antxoa.